AGV sistemaren dimentsionamendua eta balidazioa simulazio bidez
Helburua
Simulazio bidez AGV sistema diseinatzea, dimentsionatzea eta balidatzea
Ekintzak eta Lanak
- Materialak mugitzeko soluzioa diseinatzea AGVekin: materialen ezaugarriak, enbalaje tipologia, material fluxuen diseinua, sarrera eta irteeretarako produkzio linearen ertzak diseinatzea, AGV mota hautaketa, eginbeharreko lan-mugimenduen tipologia eta maiztasuna, AGVei zereginak esleitzeko irizpideak, mugimendu maila desberdinetarako AGVen dimentsionamendua, …
- AGV sistemaren 3D modelizazioa FlexSim-en
- What If eszenatokien simulazioa: mugimendu mailaren aldakuntza, AGVen abiaduren aldakuntza, zereginak banatzeko irizpideen aldakuntza, inefientzien aldakuntza, …
- Emaitzak aztertzea, aldagai kritikoak identifikatzea eta sistema hobetzeko proposamenak egitea, AGV kopurua optimizatzeko
- AGVen sistemari egin beharreko hobekuntzei buruzko erabakiak hartzea eta funtzionamendu-operatiba balidatzea
- Zehaztutako mugimendu maila eta funtzionamendurako beharrezkoak diren AGVen kopurua zehaztea
Entregatzekoak eta Emaitzak
- AGV sistemaren 3D eredua
- What If eszenatokien simulazioa eta emaitzak
- Sistemak behar bezala funtzionatzeko eta optimizatzeko aldagai kritikoak identifikatuta
- AGVak optimizatuta. AGVen hasierako inbertsioa eta logistika-kostuak murriztuta
- Arriskuak identifikatzeko eta etorkizuneko aldaketen aurrean soluzioak bilatzeko prebentzio-tresna