Biltegiaren diseinua
eta inplantazioa

Helburua

Produktu amaituen biltegi berria diseinatu eta inplantatu

Ekintzak eta Lanak

  • Etorkizuneko behar logistikoak definitzea eta kuantifikatzea, etorkizuneko salmentetatik abiatuta: enbalajeen ezaugarriak, stock-mailak, produkzioko sarrera eta bezeroen eskari motak, eskatutako zerbitzu-maila, kamioi-kaietarako kanpoko fluxuen sarrera eta irteerak, zerbitzu-eremuak, bulegoak, …
  • Diseinu-irizpideak definitzea (lean- eta automatizazio-estrategiak, malgutasun-maila…), eta zer muga dauden zehaztea (lurzatia, inbertsioak…)
  • Soluzio alternatiboak diseinatzea: biltegi-sistemen tipologia (apalategiak), mantenu-sistemak (eskorgak), sistema automatikoak, layout-a, fluxuak, prozesu logistikoak, IKT tresnak, pertsonen dimentsionamendua… eta haien abantaila eta eragozpenen deskribapena
  • Alternatiben konparaketak egitea: inbertsioak, aurrezkiak, inplantatzeko erraztasuna, malgutasuna, …
  • Aukerarik onena hautatzea
  • 3Dn biltegiaren diseinua marraztea
  • Inbertsio-plan bat eta inplantazio-kronograma bat definitzea
  • Egin beharreko erosketen espezifikazio koadernoak idaztea: apalategiak, eskorgak, biltegia kudeatzeko sistema (SGA), eraikinaren egokitzapena, …
  • RFQak idaztea, eskaintzak kudeatzea eta hornitzaileak hautatzea
  • Biltegi berria inplantatzeko beharrezko baliabideak erostea
  • Biltegi berria inplantatzea eta martxan jartzea

Entregatzekoak eta Emaitzak

  • Biltegia 3Dn diseinatua
  • Espazioak eta fluxuak optimizatuta, produktibitatea hobetuta eta logistika-kostuak murriztuta
  • Biltegi berria inplantatzeko ibilbide-orria
  • Erosi beharreko baliabide logistikoen espezifikazio koadernoak
  • RFQa eta hornitzaileen eskaintzak
  • Biltegi berria inplantatuta, planifikatutako epe, inbertsio eta kostu logistikoak beteta