Sistema intralogistikoaren diagnostikoa eta diseinua

Helburua

Fabrika-planta baten etorkizuneko sistema intralogistikoa definitzea

Ekintzak eta Lanak

  • Gaur egungo sistema intralogistikoaren azterketa eta kuantifikazioa: biltegiak, stock-mailak, espazioen aprobetxamendua, materialen fluxuak, baliabide logistikoak, prozesu logistikoak (planifikazioa, biltegiaren kudeaketa, materialen kudeaketa…), IKT tresnak, pertsonen produktibitatea, kostu logistikoak, …
  • Behar logistikoak eta kostu logistikoak etorkizunerako proiektatzea
  • Etorkizunean zer-nolako estrategiak izan nahi diren definitzea, lean, automatizazio eta digitalizazioko arloei dagokienez
  • Hobetzeko aukerak identifikatzea eta hobetzeko soluzioak proposatzea: stockak murrizteko estrategiak, enbalajeen estandarizazioa, prozesuen integrazioa, lay-out aldaketak, biltegi-apalategietako sistema berriak, eskorgak kudeatzeko sistema berriak, automatizazio-proiektuak, antolamendu-aldaketak, prozesuen birdiseinua (planifikazioa, biltegiaren kudeaketa, materialen kudeaketa …), digitalizazio-proiektuak, …
  • Etorkizuneko sistema intralogistiko idealaren proposamena
  • Hobekuntza-proiektuak identifikatzea, inbertsioekin, aurrezkiekin eta inbertsio-itzulkinekin
  • Inplantatu beharreko hobekuntza-proiektuak ebaluatzea eta hautatzea, eta etorkizuneko sistema intralogistikoa zehaztea
  • Inbertsio-plan bat eta inplantazio-kronograma bat definitzea

Entregatzekoak eta Emaitzak

  • Gaur egungo sistemaren deskribapena, kostuen kuantifikazioa eta hobetzeko aukeren identifikazioa
  • Etorkizunerako sistema intralogistiko idealaren diseinua
  • Etorkizunerako sistema intralogistiko eraginkor eta malguenaren diseinua
  • Etorkizuneko sistema intralogistikoaren kostu logistikoetan zenbatetsitako aurrezpena
  • Etorkizuneko sistema intralogistikoa inplantatzeko ibilbide-orria